XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hirugarren partea: Dolarraren ahulezia.

Egia esan, hiru parteok, sortu edo idatzi, ez dira ordena horretan sortuak edo idatziak.

Lehenik, bigarren partea, hau da Diru-sistimaren historia laburra idatzi nuen.

Eta azkenik, lehen partea edo USA-ko ekonomiaren krisia.

Jarri ditudan ordenan jarri baditut, ordea, arrazoi handi bategatik izan da.

Hain zuzen, liburuaren burua eta ardatza, hobeki esan, Dolarraren krisiaren erroa, USA-ko ekonomian eta politikan dagoelako.

Arazoari, beraz, errotik heldurik, errazago eta argiago uler daitezke azaleko gertakizunak: dolarraren gora-beherak, alegia.

Gainera, bestalde, liburu hau bigarren partetik ere has daiteke irakurtzen eta lehen partearekin burutu.

Badakit ordena honetan irakurriko dutela E.S.T.E.-ko zenbait ikaslek.

Eskaintza, beraz, aipatu ditudan langile-gazteei eta nere ikasleei egiten diet.

Hitz-aurrea edo horrelako zerbait baino bidezkoago deritzat, kasu honetan, Eskaintza izen-burua ematea liburuaren sarrerari.

Halaz ere, eskerrak ere eman beharrean naiz nere adiskide Dionisio Amundarain, idazle jatorrari.

Berak egin dizkidan, euskararekiko, anitz ohar hartu bait ditut ontzat, idazkerari azken forma ematean.